XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EMAKUMEAREN HISTORIA MENDEBALDEAN

Isiltasun-garaiak

Duela oso gutxi arte, emakumezkoak histori azterlanetatik at egon dira.

Hirurogeiko hamarkadan hasi zen emakumezkoen historia historiaren atal berezi moduan aztertzen eta orduantxe hasi zen europar herrialdeetan aitorpen akademikoa izaten.

Gaur, gaurkotasun handiko gaia da eta behingoz esan dezakegu emakumezkoak historian zehar jasan duen isiltasuna, jada gainditzen hasia dela.

Emakumezkoak historian zehar jokatu duen paperaz idatzitako lan batek emakumezkoez orokorki ari ote gaitezkeen galdera egitera eraman gaitu.

Eta erantzuna, begi-bistakoa izan arren, eman beharrekoa da.

Gizarte-maila desberdinetako emakumeak aztertuko ditugu: nobleziakoak, burgesiakoak, nekazariak eta langileak, eta horiek denek, arazo desberdinak izan dituzte baina, hori bai, zeharo gizonezkoen ildoek markatutako gizarteak eragindakoak.

Era berean zehaztu eta esan beharra dago, emakumezkoen egoerak, historian zehar, bilakaera izan duela.

Gizarte garaikideari sarrera eman zioten aldaketarik esanguratsuenak Europan gertatu ziren.

Beraz, lan honen helburu nagusia, Europan zehar gertatu ziren beste kontinente batzuk ere aipatuko ditugun arren, gizarte-, politika-, eta ekonomi eraldatzeen inguruan, emakumeek Erdi Arotik XX. mendea arte paraleloki izan zuten jarduera jarraitzea da.